Itzuli

Elkartasun astea: Antzerkia

Umorez egindako antzerki saioa, .

Gure udalerria txikia eta handia da aldi berean. Urtero arrazoi ezberdinengatik, zenbait ospakizunen inguruan elkartzen gara. Gabonak, inauteriak, S. Juan, Eguzki jaia, Zigoitia euskaraz eta abar ospatzen ditugu eta AMPA-ko jaietan, jaialdi eta maite ditugunen oroimenez egindako omenaldietan parte hartu izan dugu. Ospakizun bakoitza posible egiteko jende ugarik egiten du lan.

 

Horrelakoetan soinez soin aritzen gara. Zigoitian bizitzeaz, bere aniztasunaren parte izateaz eta LAGUNTZEAZ harro sentitzen gara. Deskribatzeko zaila den energia sortzen da. Ez dago hura sentitzea baino ezer ederragorik.

 

Aurten, azkenengo bi urteotan bezala, adin eta interes ezberdinetako talde batean elkartu gara, ospatzeko ezer ez duten pertsonentzako laguntza pixka bat lortu nahian. Eurek bizirik irautearekin nahikoa dute.

 

Zuzenean ezagutzen ditugun eta gure konfidantza osoa merezi duten bi proiektutan laguntzea gustatuko litzaiguke: NO NAME KITCHEN-ek Grezia, Serbia eta Kroazia aldean errefuxiatuekin lan egiten du. VURA MUSIC PROYECT-ek Ugandan gazte eta umeei Musika Eskolatan heziketa musikala eta laguntza ematen die.

 

Horretarako apirilaren 22an Elkartasun Jai bat ospatuko dugu eta bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Erabiltzen ez dituzuen baina ondo dauden gauzak eskertuko genituzke haiek saldu eta proiektu hauetan laguntzeko dirua lortu ahal izateko. Ugandarako eskolako materiala, atrilak eta haize, zur eta metalezko musika tresnak behar ditugu. Hauek guztiak gizartetxean utz ditzazkezue. Honetaz aparte, jaian pintxo potea egongo da. Bertan saltzeko janaria eramatera edota zuzeneko musika entzun eta prestatu ditugun gainontzeko ekintzekin gozatzen duzuen bitartean pote bat hartzera animatzen zaituztegu.

 

Etortzea espero dugu. Ondo pasatuko dugu. Ziur.