Itzuli

Zigoitiko Hiri Antolamendu Plan berria izango duen generoaren araberako ebaluazioa egiteko ekarpenak jasotzeko bilera

Kontutan izan beharra daukagu, sexuaren arabera emakumeak eta gizonak rol sozial desberdinak garatzen ditugula. Horri, “generoa” deritzogu. Politika publikoak generoari sentikor izan ahal dira, emakumeen eta gizonen bizitzako bereiztasunak kontutan izaten badituzte, desberdintasunekin amaitzen saiatzen direnean eta baliabideen banaketa orekatu bat sustatzen saiatzen diren bitartean. Eta ez bakarrik emakumeok, gizonek eta gizarte osoa ere probetxu aterako luke emakume eta gizonen berdintasuna lortzetik eta baliabideen, beharren eta betekizunen banaketa orekatu batetik.

Erabaki politikoak ondorio desberdinak izan ahal dituzte emakume eta gizonen gan, hau aurreikusita ez egon eta nahigabe egin arren. Hortaz, generoaren araberako ebaluazioa egitea beharrezkoa da, generoaren ondori kaltegarriak eta nahi gabe eginak eta politiken kalitatea eta efizientzia hobetzeko. 

Hortaz urtarrilaren 21ean bildu egingo gara adosteko ¿Zigoitiko emakumeok nolakoa nahi dugu gure herria? Eraikinak, parkeak, argiteria, espaloiak etab. 

Hau Zigoitiko Udala eta Gorbeialdeko Kuadrillako herriren bat lehen aldiz egindako genero inpaktuaren ebaluazioa dugu. Pausu garrantzitsua, emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala lortzeko.