Itzuli

"Negar franko egingo zuen aitak" dokumentalaren ikustapena eta solasaldia: Bertha Gaztelumendi (Zuzendaria) eta Xabier Urmeneta (Gidoilaria)

Filmeak Villabonan (Gipuzkoakoa) gerraostea nolakoa izan zen kontatzen du, egoera haren lekuko izan zirenen kontakizunen bitartez eta bertako gazteei elkarrizketak eginez. Garaileen eta galtzaileen arteko harremanen berri ematen du eta, bereziki, hain bortizki apurtu zen bizikidetza berreraiki zuten moduaz mintzatzen da. Helburu nagusia gertakizunen oroimenaren belaunez belauneko jarraipena egitea izan da eta gertatutakoaz ikastea.