Liburu aurkezpena: "Zigoitiko euskara"
Aitor Arana idazle eta hizkuntzalariaren eskutik.
Aitor Arana idazle eta hizkuntzalariak "Zigoitiko euskara" liburua idatzi du, eta liburuaren aurkezpena azaroaren 5ean izango da, Zigoitia Aretoan, 19:00etan.
Ez dira asko Zigoitiko jatorrizko euskararen lekukotasun idatziak. Hala ere, badago zer aztertua, eta garai batean udalerrian erabiltzen zen hizkuntzaren irudia eskaintzen digute. Aitor Arana idazle eta hizkuntzalariak, iritsi zaizkigun idatzizko lekukotasunetatik abiatuta, Zigoitiko euskararen ezaugarriak bildu eta liburua argitaratu du. Bertan ikus daitezke garai bateko hizkeraren ezaugarriak, hiztegia, irakurgarri dauden testuak...
Bertara etortzen direnek liburuaren ale bana jasotzeko aukera izango dute.
Irudi-galeria
Klikatu handitu nahi duzun irudi gainean



