Frankenstein agurgarria (Ana Galarraga & Petti)
Non daude zientziaren mugak? Nor da aurreikusi gabeko ondorioen erantzulea? Zerk bultzatzen du gizakia gaiztakeriara? Lurpera liteke iragana? Eta, batez ere, nor da munstroa?
Frankenstein liburuan, galdera horien inguruan idatzi zuen Mary Shelleyk, duela 200 urte pasatxo. Ana Galarraga zientzia-komunikatzaileak eta Petti musikariak tripak atera dizkiote liburuari, eta gaur egunera ekarri dituzte kezka horiek, ikuspegi feminista, historiko, filosofiko eta etikotik.
Ordubeteko errezitaldi musikatuan, hitzak eta kantuak txirikordatuko dituzte.
Irudi-galeria
Klikatu handitu nahi duzun irudi gainean