Ikasturte amaierako jaia (AEK)
Gorbeialdeko AEKren ikasturte amaierako jaia.
2025-2026 ikasturtean lanean gogor jardun ondoren, oporrak iritsiko zaizkie Gorbeialdeko euskara ikasleei. Hori ospatzeko, Gorbeialdeko AEK-k ospakizun txiki bat antolatu du ekainaren 17an, 18:00etatik aurrera, Zigoitiko kultur etxean.
Andereño Rositaren bisita jasoko dugu bertan: klase partikular bat emango die ikasleei, bere estiloan. Eta, ondoren, zerbait jateko eta edateko aukera egongo da.
Ekitaldia irekia izango da, beraz, animatu!
Irudi-galeria
Klikatu handitu nahi duzun irudi gainean



