Itzuli

Esperientzia artistiko bat sortzea II

Natxo Arantegi

Tailerra I) Land Art deiturikoari eta Natxoren eta Trarutran elkartearen lanari buruzko sarrera. 

Irteera ingurune natural hurbilenera. Parte-hartzaileek naturako elementuak bilduko dituzte. Ingurunearekin harremana izatea eta ekosistemako materia organikoa aurkitzea da helburua, esaterako harriak, makilak, haziak, hostoak, landare lehorrak…, pieza artistikoa egiteko aukera emango dutenak. Material gehigarria emango da dena bizkorrago egiteko eta proposamen artistikoak zentratzeko

 Tailerra II) Gelako esperimentazio- eta sorkuntza-tailerra. 

Eskultura-pieza txikiak egitea, eskulturazko esku-hartzeak osatzeko. Ekitaldia amaitutakoan, pieza bakoitza egin duenari itzuliko zaio.
Helburu espezifikoak:
– Adierazgarritasuna garatzea eta sormena piztea.
– Ikusmen-pertzepzioa eta eskuzko trebetasuna areagotzea.
– Material eta baliabide naturalen erabilera arduratsuaz kontzientziatzea.

Tailerra III) Tailerrean sortutako piezekin Bengolarra parkean instalazioa sortu eta muntatzea.

Muntaketaren ondoren, pizte-ekitaldia egingo da, eskultura-instalazioa erakusteko eta Festikaleren 2022ko IX. edizioaren inaugurazioari hasiera emateko.

+ INFO

Famili-arte Zikloa
Tailerra 
 Adina : 6-12
Elebindun

Hiru tailerretarako sarrera guztira 
13€ – haurtzaroa 
15€ – helduak 
+ 6€sortutako pieza bakoitzeko 

Parte-hartzaile bakoitzak uztailaren 14an eramango ditu bere piezak. 

Beharrezkoa da zikloko 3 tailerretara joatea 

Web Natxo Arantegi

Web Trarutan