Dominizubi musika-elkartea

Informazio gehiago jasotzeko, jo zaitez musika eskolan dagoen iragarki-taulara Gopegiko Euskaldun Berria Plazan, 2.

“Dominizubi musika-elkartea” Zigoitiko udalerrian musika-bizitza suspertzeko asmoarekin jaio zen. Helburu hau betetzeko, edozein motatako musikaren praktika, irakaskuntza eta zabalkuntza sustatzen du.

Gure ekarpena, eragingarria izango delakoan gaude, gure Zigoitia musikalagoa eta abeslariagoa izateko. Lan hori denona da, eta inori ez zaio aterik ixten: beste ekimenen beharra ere izango du, eta gustura egingo diegu harrera.

Telefonoa: 945464408
E-posta: dominizubi@zigoitia.eus